1. ARDURADUNA
Zure datuei dagokienez, nor da tratamenduaren arduraduna?
Identitatea: TRATAMIENTOS GEURIA SA
IFK:A26397109
Posta-helbidea: IRUNGO BENTAK AUZOA, BIDAURRE-UREDER INDUSTRIALDEA 45-B, 5 PABILOIA, 20305 IRUN (GIPUZKOA)

Telefonoa:943260156
Webgunea:www.geuria.es
Helbide elektronikoa: geuria2@geuria.es
Merkataritza datuak:

2. XEDEAK

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

1.Behar bezala kudeatzeko eskatutako zerbitzua.Ildo horretan, xede hauetarako baliatuko ditugu profila eta kontua sortzerakoan ematen dizkiguzun datuak:

1. Eskatutako zerbitzua kudeatzea.
2. TRATAMIENTOS GEURIA SAren mezuak bidaltzea, gure produktu eta zerbitzuen hobekuntzen edo berrikuntzen berri emateko.Eskubideei buruzko 6. apartatuan azalduko dizugu nola eska dezakezun horrelako komunikaziorik ez jasotzeko.
3. Gehiegikeriak eta iruzurrak prebenitzea gure zerbitzuak erabiltzean (adibidez, iruzurrezko jarduerak, zerbitzuak ukatzeko erasoak, spamak bidaltzea eta abar).
4.Datuak erakunde eta agintaritza publikoei lagatzea, betiere legezko eta erregelamenduzko xedapenen arabera eskatzen badituzte.

3. DATUAK GORDETZEKO EPEA

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Gurekin harreman komertzialari eusten diozun bitarte guztian gordeko ditugu, edo harik eta ezabatzeko eskatzen duzun arte edo lege-betebeharrek eskatzen duten bitartean.

4. LEGITIMAZIOA

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?

Lege-oinarri hauek ditugu zure datuak tratatzeko:

Kontratu bat gauzatzea, aurreko 1. apartatuan adierazitako xedearekin lotuta.

– Lege Oharra eta Pribatutasun Politika – – 1. orrialdea –

Erabiltzailearen baimena, 2. apartatuan adierazitako xedeari dagokionez.

TRATAMIENTOS GEURIA SAren interes legitimoa, aurreko 3. apartatuan adierazitako xedearekin lotuta.

TRATAMIENTOS GEURIA SAri aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzea, aurreko 4. apartatuan adierazitako xederako.

5. HARTZAILEAK

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Kasu hauetan jakinaraziko zaizkie zure datu pertsonalak hirugarrenei:

TRATAMIENTOS GEURIA SAri zerbitzu ematen dioten hornitzaileek eskuratu ahal izango dituzte zure datuak; esate baterako, edukiaren ostatu-zerbitzuak, berehalako mezularitza-zerbitzuak, jakinarazpenak bidaltzeko zerbitzuak, publizitate-zerbitzuak, eta halakoak ematen dituztenek.TRATAMIENTOS GEURIA SAk tratamendu-enkarguen kontratuak sinatu ditu TRATAMIENTOS GEURIA SAri zerbitzu ematen dioten hornitzaile guztiekin. Horren bitartez, bermatu nahi da hornitzaile horiek indarrean den legerian ezarritakoaren arabera tratatuko dituztela zure datuak.

Agintari eskudunei ere laga ahal izango zaizkie zure datu pertsonalak, legezko betebeharren batek hala eskatzen badu.

6. ESKUBIDEAK

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean eta nola balia ditzakezu?

Lehenik eta behin, eskubidea duzu jakiteko TRATAMIENTOS GEURIA SAn zuri dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari ote garen ala ez.

Orobat, eskubidea duzu datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzen ditzatela eskatzeko, edo, kasuak hala eskatzen badu, ezabatu ditzaten eskatzeko –besteak beste, ez badira beharrezkoak aurrerantzean, jasotzea eragin zuen xederako–.

Inguruabar jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, orobat, datuak tratatzearen kontra egin dezakezu, zure egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik.TRATAMIENTOS GEURIA SAk utzi egingo dio datuak tratatzeari, nola eta ez den ezinbesteko arrazoi legitimorik edo premiazkorik, edo erreklamazio posibleak egiteko edo horien aurrean defendatzeko.
 – Lege Oharra eta Pribatutasun Politika – 2. orrialdea –

Halaber, balia dezakezu datuak eramateko eskubidea, bai eta emandako baimenak noiznahi erretiratzekoa ere, eta horrek ez du izango eraginik datuak kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Zure eskubideetako edozein baliatu nahi baduzu, jo guregana helbide elektronikoaren bidez edo lehen adierazitako posta-helbidera idatziz.Gogoratu ahalik eta informazio gehien emateaz zure eskaeraren gainean:izen-abizenak, eta eskabidearen xede den kontu edo atarirako erabiltzen duzun helbide elektronikoa.

Azkenik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziara eta gainerako erakunde publiko eskudunetara jo dezakezula zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein erreklamazio egiteko.

7. COOKIE-POLITIKA

Zer cookie erabiltzen ditugu?

Webgune edota aplikazio mugikor honetan erabiltzen ditugun cookieak ezagutzeko, gogoratu noiznahi sar zaitezkeela gure cookie-politikara eta cookieen zerrenda eta deskribapenera.

ERABILERA-BALDINTZAK

Legezko abisu honetan jasotako baldintza orokorrek arautzen dute TRATAMIENTOS GEURIA SA enpresak Interneteko erabiltzaileen eskura dohainik jartzen duen webgunerako sarbidea eta erabilera; alabaina, TRATAMIENTOS GEURIA SAk inguruabar hori aldatu ahalko du etorkizunean.

Webgunera sartzeak esan nahi du erreserbarik gabe onartzen direla baldintza hauek.

Gainera, kasu bakoitzean aurreikusitako baldintza partikularren arabera arautuko da webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuen erabilera, eta onartutzat joko dira baldintza horiek zerbitzuok erabiltze hutsagatik.

BAIMENA

Baimenduta dago webguneko edukia bistaratzea, inprimatzea eta partzialki deskargatzea, betiere baldintza hauek betetzen badira:

  • Bateragarria izatea webgunearen helburuekin.
  • Informazioa era pertsonalean eta pribatuan bakarrik erabiltzeko eskuratzea.Berariaz debekatuta dago helburu komertzialetarako erabiltzea, edo are banatzeko, jendaurrean komunikatzeko, eraldatzeko edo deskonpilatzeko baliatzea.
  • Webgunean zerrendatutako edukiak ezingo dira aldatu inola ere.
  • Webgunean eskuragarri dagoen grafiko, ikono edo irudi bakar bat ere ez erabiltzea, kopiatzea edo banatzea gainerako irudietatik bereizita.

Legez ezarritako ondorioak izango ditu webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeak, birsaltzeak edota TRATAMIENTOS GEURIA SAren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeak.

 – Lege Oharra eta Pribatutasun Politika – 3. orrialdea –

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUA ETA ESKURAGARRITASUNA:

TRATAMIENTOS GEURIA SAk noiznahi eguneratu eta aldatu ahal izango du webgunean jasotako informazioa, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta beste horrenbeste egin ahal izango du webgunearen konfigurazioarekin, aurkezpenarekin eta erabilera-baldintzekin.

Era berean, TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du izango erantzukizunik balizko segurtasun-akatsen gainean, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwareak eta softwareak) eta bertan gordetako fitxategi zein dokumentuen balizko kalteen gainean ere, betiere arrazoi hauen ondorioz gertatu badira:

  • Birusen bat izatea erabiltzaileak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuan
  • Nabigatzailearen funtzionamendu txarra
  • Eguneratu gabeko bertsioak erabiltzea

TRATAMIENTOS GEURIA SA enpresak ez du bermatzen ez dela egongo TRATAMIENTOS GEURIA SAtik kanpoko hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementurik, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan edo horien sistemetan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragiteko arriskua dakartenik.Hori dela eta, TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du izango erantzukizunik, inola ere, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusek edo bestelako elementuek eragindako kalte eta galeren gainean.

Era berean, TRATAMIENTOS GEURIA SAk hainbat neurri baliatzen ditu, bere webgunea hirugarrenen eraso informatikoetatik babesteko.

Hala ere, TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek eskuratu ahal izatea erabiltzaileek zer-nola baliatzen duten webgunea, edo jakin ahal izatea zer baldintza, ezaugarri eta inguruabarretan gertatzen den erabilera hori.

Ondorioz, TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du izango erantzukizunik, inola ere, baimenik gabeko sarbide horrek eragindako kalte-galeren gainean.

TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du bermatzen ez denik egongo akatsik edo etenik webgunera edo haren edukira sartzean, eta ezin du bermatu webgunea eguneratuta egotea.

TRATAMIENTOS GEURIA SAk konpromisoa hartzen du akatsak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko eginkizun guztiak gauzatzeko, nola eta ez dagoen galarazten edo oso zail egiten duen arrazoirik eta, kasu guztietan ere, akatsen, deskonexioen edo edukien eguneratzerik ezaren berri izan bezain laster esku hartuko du.

TRATAMIENTOS GEURIA SAk eskubidea izango du bere webgunerako edo haren edozein edukitarako sarbidea eteteko, noiznahi eta aurrez jakinarazi beharrik gabe.

EDUKIAK ETA ZERBITZUAREN KALITATEA

TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du bere gain hartuko erantzukizunik webgunetik estekatutako edukien gainean, baldin eta besterenak badira. Era berean, ez du bermatzen sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean) edota erabiltzailearen dokumentu zein fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik. Horrela bada, salbuetsita egongo da erabiltzaileak, arrazoi horiek direla medio, pairatutako kalteen gaineko erantzukizunetik.

Edozein erabiltzailek, bezerok edo hirugarren batek uste badu estekatutako orriek emandako edukia edo zerbitzuak legez kontrakoak direla edo kalte egiten diela erabiltzailearen beraren, bezero baten edo hirugarren baten ondasunei edo eskubideei, eta, bereziki, honako hauek baldin badira:

  • Espainiako zigor-arloko araudiaren arabera delitutzat jotzekoak diren jarduerak edo edukiak.

– Lege Oharra eta Pribatutasun Politika – – 4. orrialdea –.

  • Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen dituzten jarduerak edo edukiak.
  • Ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala arriskuan jartzen dituzten jarduerak edo edukiak.
  • Osasun publikoaren babesa, pertsonaren duintasunarekiko eta diskriminaziorik ezaren printzipioarekiko errespetua, eta osasunaren eta haurren babesa arriskuan jartzen duten jarduerak edo edukiak.

Kasu horietan, jakinaren gainean ipini ahalko du TRATAMIENTOS GEURIA SA. Hala ere, enpresak jakinarazpen hori jasotzeak ez du esan nahi baduenik Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legeko 17. artikuluan aurreikusitako erantzukizunaren berri.

TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du izango erantzukizunik webgune hau berariaz erabiltzeko erabilgarritasun edo egokitasun faltaren gainean.Era berean, erabiltzaileak ez du izango erantzukizunik webgune honetako edukiek izandako akats edo omisioengatik jasandako kalteen gainean, baina konpromisoa hartzen du edukiak eta informazioak aldian-aldian egiaztatzeko eta zaintzeko.

WEBGUNEAREN ERABILERA

TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez du izango erantzukizunik, inola ere, erabiltzaileek webgunea edo webguneko edukiak baliatzeko moduaren gainean, ez eta erabilera horren ondorioen gainean ere.

BESTE WEBGUNE BATZUETARA EMATEN DUTEN ESTEKAK

Hirugarrenek webgunera jotzeko eskaintzen duten esteka orok orri nagusira eman behar du, eta baimendu gabeko hirugarrenek berariaz debekatuta dauzkate «esteka sakonak», framinga eta webguneko edukien bestelako zernahi aprobetxamendu.

Webgune honen bidez, erabiltzaileak hirugarrenen jabetzako eta haiek kudeaturiko webguneetara sartu ahal izango du.

Esteka horien presentziak informatzeko xedea bakarrik du, eta ez da inola ere gonbidapen bat, xede-webgunean eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko.Erabiltzaileak bere erantzukizun esklusiboaren pean onartuko du edukia, eta bertan arautzen diren erabilera-baldintzetan.Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du TRATAMIENTOS GEURIA SAk ez duela erantzukizunik, ez zuzenean, ez zeharka, esteka horietara sartzeak eragindako kalte eta galeren gainean.

TRATAMIENTOS GEURIA SAk jakiten badu esteka horietatik bideratzen den informazioa edo jarduera legez kanpokoa edo delitua dela, edo kalte egiten diela inoren ondasunei edo eskubideei, eta, horrenbestez, kalte-ordainak eragiteko arriskua dakarrela, egin beharreko guztia egingo du dena delako esteka hori lehenbailehen ezabatzeko eta baliogabetzeko.

JABETZA INDUSTRIALA

Webgunea erabiltzeak ez dio ematen inolako eskubiderik erabiltzaileari webgunean agertzen diren marka, izen komertzial, zeinu bereizgarri edo edozein motatako diseinuen gainean.

TRATAMIENTOS GEURIA SAren jabetza intelektualekoak ez diren artikuluak, berriak, legedia eta gainerako eduki publikoak argitaratzearen xede bakarra webgune honen erabiltzaileei informazioa ematea da.

TRATAMIENTOS GEURIA SA da webgune honetako iturburu-kodearen, diseinuaren, nabigazio-egituraren, datu-baseen eta software-elementuen titularra, bai eta webgunean jasotako edukiei dagozkien jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen titularra ere.

– Lege Oharra eta Pribatutasun Politika – 5. orrialdea –

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA:

TRATAMIENTOS GEURIA SAk berea du egoki iritzitako ekintza zibil edo penalak aurkezteko ahala, beharrezkotzat joko balu webgune hau behar ez bezala erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik.

Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiaren araberakoa izango da erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana.Edozein eztabaida sortuz gero, alderdiek jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez aurkeztu ahal izango dituzte gatazkak.TRATAMIENTOS GEURIA SA enpresak IRUNEN (Espainia) du egoitza.

Hitzegingo dugu?

943 260 156