Gure konpromisoa:
Tratamientos Geuria taldean, jasangarritasuna ez ezik enpresa-etika ere txertatzen ditugu balio gisa:
Konpromiso irmoa dugu lantaldearekin; karrera profesionala, egonkortasuna eta familia-kontziliazioa eskaintzen dizkiegu.
Konpromiso irmoa dugu bezeroekin; bakarra balitz bezala artatzen dugu bezero bakoitza, eta, etengabeko hobekuntza garatzeaz gainera, lege-eskakizun berriak ere jakinarazten dizkiegu.
Konpromiso irmoa dugu ingurumenarekin; arduraz kudeatzen dugu biltzen dugun hondakin bakoitza, eta, horri esker, CO2 isuriak murrizteko bideak bilatzen ditugu eta jasangarritasunaren kultura sustatzen dugu.
Konpromiso irmoa dugu gizartearekin, eta lankidetzan jardun ohi gara gizarteratze-enpresekin; dohaintzak egiten dizkiegu gobernuz kanpoko erakundeei eta desgaitasuna duten pertsonak integratzen ditugu plantillan.